Tren geltokia azaroaren 24an hasiko dira botatzen
Eraisketarekin batera lekualdatu egingo dituzte geltokiko zerbitzuak, trenbide internazionaletara.
ADIFek iragarri du hasi dituela geltokia eraldatzeko lehenengo faseko lanak. Hartara, azaroaren 24an hasiko dituzte aldiriko trenen geltokiaren egungo eraikina eraisteko lanak.
Jose Antonio Santano alkateak adierazi du lan hauek “mugikortasuna sustatuko” dutela eta “pozik” agertu da berriarekin, “mugarria izango baita Irungo hirigunearen eraldaketan”.
Proiektuaren zenbatekoa dirutan 65 milioi euro baino gehiagokoa izango da eta Irunen historian inoiz egin den inbertsio publikorik handiena dela azaldu du alkateak.
Bi urte baino gehiago iraungo dute lanek eta “aldaketak eta zailtasunak” ekarriko dituela ohartarazi du alkateak. Diario Vasco hedabideak zabaldu duenez, Geltoki kalean dagoen tren geltokian eskaintzen dituzten zerbitzuak lekualdatu egingo dituzte Kunsthal atzeko zona internazionalera, azaroaren 24tik aurrera.