Emanaldi "berezia" Santa Zeziliarako IGA abesbatzarekin
Ola Gjeilo, Daniel Elder eta Eric Whitacre konpositoreen lanak taularatuko dituzte, Lamia harizko laukotearekin eta Alaitz Artola piano jolearekin batera. Hilaren 18an izango da kontzertua.
Laster, Santa Zezilia eguna da, musikaren eguna eta IGA abesbatzak emanaldi bat antolatu du San Migelgo Pasionistas parrokian hilaren 18rako, 20:00etan. Urteroko kontzertua da, baina aurtengoa “berezia” izango dela ziur dira.
Kontzertuaren protagonistak hiru konpositore izango dira: Ola Gjeilo, Daniel Elder eta Eric Whitacre. Euskal Herrian ez direla haien lanak asko interpretatu azaldu du abesbatzak, eta haiek, hiruen lanak elkartu eta “edertasuna eta maitasuna” musikaren bitartez transmitituko dituzte.