Azaroan, hipika Emakumeok Zastekin
Jaizubia Hipika Klubera joango dira kirol hau probatzera azaroaren 24an. Bi orduko saioa izango da.
Emakumeok Zast proiektua bertako emakume migranteei kirolerako espazio informalak eskaintzeko sortu dute aurten Kera eta Parean elkarteek. Hilabetean behin biltzen dira kirol ezberdinak probatzeko eta dagoeneko frontoi jolasak edota eskubaloia probatu dituzte.
Azaroan, hipikaren txanda izango da eta kirolariak Jaizubia Hipika Klubera joango dira horretara. Bi orduko saioa izango da, 10:00eatik 12:00etara, azaroaren 24an.