Zeramikaz gozatzeko, bi tailer
Hastapenen tailerra azaroaren 24an izango da; raku masterclassa, berriz, abenduaren 15ean. Jada izena eman daiteke bietan.
Martxan dabil zeramikako udal tailerra eta horren seinale da antolatu dituzten bi tailer. Zeramikaren hastapenak ikastaroa azaroaren 24an izango da, eta Rakuko masterclassa berriz, abenduaren 15ean.
Bi tailerrak egun bakarrean egingo dira, 10: 00etatik 18:00etara. Hastapenena, azaroaren 24an egingo da; eta raku ikastaroa abenduaren 15ean izango da. Bi tailerren kostua 40,80 eurokoa da.
Bietarako izen-emateak irekita daude eta egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira. Lehen urratsak eman nahi dituztenek azaroaren 23a baino lehen eman beharko dute izena; masterclassera joan nahi dutenek, berriz, abenduaren 14 aurretik. Informazio gehiagorako, 617 479 021 telefonora deitu behar da.