Txingudi-Baztanek lehen garaipena dastatu du
16 urtez azpikoen talde Txingudi-Baztanek 34 eta 7 menderatu zuen Uni Bilbo B. Zaisa-Txingudik, aldiz, porrota jaso zuen baina aurrera egiteko irakaspenak poltsikoan.
Txingudi- Baztan 16 urtez azpikoak garaipenarekin itzuli ziren Lekarozeko etxeko zelaitik. Taldearen lehen garaipena izan da asteburukoa, Uni Bilbo B-ren kontra aritu ziren eta 34 eta 7 irudikatu zen markagailuak. “Hasieratik menderatu zuten norgehiagoka”.
Jokatzen aritu ziren, Unax Aristizabal, Rares Radulescu, Aiert Mendizabal, Hodei Aizpurua eta Oier Oliveira joan ziren Txinguditik, eta puntu egilea Xabier Gorria baztandarra izan zen.
Aldiz, Nerbioi/UBR C izan du aurkari asteburuan Zaisa Txingudik baina ezin izan dute garaitu. Sailkapnean lehenbizikoak dira bilbotarrak eta 36 eta 7 markatu zuen markagailuak. Dena den, porrotak porrot, aurreko partidetako dinamika haustea lortu dute eta jokoa menperatzea lortu zuten.
Iñigo Camareroren jokalariek jokoan aurreratzeko aukera izan zuten lehenengo minutuetan zigor kolpe bati esker, baina ez zuten probestu ez ostikoa ezta baloia berreskuratzeko ere ez. Plaiaundiko taldeak gogor aritu behar izan zuen bigarren zatian, baina etxekoak aurretik joan ziren beste hiru marka eginez (36-0).
Azkeneko minutuetan, Txingudik jokoa kontrolpean izan zuen eta behin eta berriz joan ziren erasora entsegua lortzeko helburuarekin. Era horretan, aurrelariek behin eta berriz saiatu ondoren, Aritz Rodriguezen entsegua iritsi zen, Alejandro Lasak eraldatu zuena (36-7). Azkeneko jokaldiak Txingudirenak izan ziren, baina saiakera ezberdinek ez dute saririk izan.
Zaisa Txingudiren hamabostekoa honako hau izan zen: Hodei Guerrero, Xabi Sanchez, Aritz Rodriguez, Jenő Kocsis, Jon Mediavilla, Iker Tejero, Asier Gonzalez, Hector Pescador, Ekain Hiribarren, Carlos Lora, Unax Dominguez, Roman Solis, Adur Manterola, Alberto Robleda eta Alejandro Lasa. Azken orduko bajak: Unai Cano, Jon Sanchez, Iñaki Lantxo, David Miguel eta Mikel Genua aulkian hasi dira eta Ioritz Franco eta Lander Vielba. Epailea, Erlantz Morentin izan zen.