[Hondarribiarren sailkapenarekin] 132 hondarribiar iritsi dira helmugara
Emakumeetan, hiru korrikalariren arteko berdinketa teknikoa izan zen: Edurne Barbeito, Lur Altzibar eta Eider Bergaretxe ia denbora berberean sartu ziren. Gizonetan, Iñigo Fernandez de Barrena azkarrena.
Atzoko Behobia-Donostia bukatu zutenen 24.448 korrikalarien artetik 132 hondarribiarrak izan ziren. Eta horien artean, 20.000 metroko bidea egiten, emakumeen kategorian esan daiteke berdinketa hirukoitza izan zela lehen postuan, Edurne Barbeitok, Lur Altzibarrek eta Eider Bergaretxek ia-ia denbora berbera egin zutelako. Gizonetan, berriz, Iñigo Fernandez de Barrena izan zen azkarrena.
Jarraian, hondarribiarren podiumak. Behean, herriko sailkapen oso-osoa:
Emakumeak
- 1. Edurne Barbeito Zaldua 1.36.18
- 2. Lur Altzibar Altzibar 1.36.18
- 3. Eider Bergaretxe Barbeito 1.36.19
Gizonak
- 1. Iñigo Fernandez de Barrena Sarasola 1.12.06
- 2. Jon Pablo Ezkarai 1.12.12
- 3. Egoitz Oronoz Loidi 1.13.23
Hondarribiarren sailkapen oso-osoa ikusteko klik egin hemen.