BATeko Sara Villasante bigarren sailkatu da Behobia-Donostian
Fin ibili dira Behobia-Donostian BATeko atletak, emakumeen bigarren postua eta beteranoen bigarrena irabazi baitituzte.
Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza izan du atzoko Behobia-Donostia maratoi erdian. Hala, Sara Villasanteren lana nabarmendu du taldeak: “Gure fondistak oso lasterketa ona egin zuen, beti aurrean, eta helmuga baino azken metroak arte ez zuen garaipena jokatu Laura Rodriguez esprintean zela”.
Ia ordu bateko lasterketa egin zuen Villasantek (01:14:28) eta sei segundoko aldea atera zion irabazle izandako Laura Rodriguezek. Klubak dio segundo horien aldeekin ikus daitekeela “zeinen polita” izan zen lehia.
Irungo hirugarren sailkatua Ane Zabala izan zen eta hura BATeko kidea da ere. Zabalak lasterketa ona egin zuela azaldu du klubak. “Lehenengo hamar postuetan sartu zen zazpigarren sailkatuz 1:16:58 minutuko markarekin”.
Gizonezkoetan, Gonzalo Fuentes zortzigarren sailkatu zen 1:04:11 orduko denbora eginda. BATeko beteranoa den Jose Gomez de Arribak 19. postua bukatu zuen, eta beteranoen artean bigarren izan zen 1:05:34 orduko denborarekin.
Gomez de Arribarengatik gertu bukatu zuten Joseba Larzabal eta Xabier Lukin atletek. Larzabalek 21. postuan amaitu zuen 1:05:39 orduko markarekin; eta 22. postuan izan zen Lukin 1:05:40 orduko denborarekin. Azkenik, Asier Fernandezek 32. postuan bukatu zuten 1:06:52 orduko denborarekin.