Puntuak etxeratzeko aukera Zaisa Txingudirentzat
Zaisa Txingudik eta 16 urtez azpiko taldeak jokatuko dute asteburuan. Gainontzekoek deskantsua izango dute.
Zaisa Txingudik liga jardunaldi berria du aurretik, bihar. Euskal bigarren mailako liderraren zelaira joango dira, Bilbora eta Nerbio-Uni Bilbo C taldearekin arituko dira jolasean.
Plaiaundikoek Bilbon jokatu zuten azkeneko partida eta aurkaria izan zen garaile, azken minutuan lortutako zigor kolpe batekin markagailua irauliz. Ez da partida erraza izango, bilbotarrek liga modu ezin hobean hasi duten lehenengo lau norgehiagoketan lau garaipen eskuratuz.
Zaisa Txingudiko kideek denboraldiko lehenengo garaipena lortzera joango dira, liga hasiera kaskarra zuzendu nahian. Orain arte, bi partida galdu eta bat irabazi dute, jardunaldi horretako aurkaria ez zelako agertu. Iñigo Camareroren mutil guztiak arituko dira hiru izan ezik: Odei Alonso, Aitor Asurmendi eta Andoni Quiñones.
Lekarozera joango dira 16 urtez azpikoak eta Uni Bilbo B jasoko du Txingudi-Baztan taldeak. Partida 11:00etan hasiko da eta bi taldeek ligako C multzoko azkeneko postuetan daudenez, gogor arituko dira puntuak bereganatzeko.
Euskadi eta Gipuzkoako selekzioak
Hurrengo egunetan, Esuakdiko 13, 14 eta 16 urtez azpikoek eta nesken selekzioak entramenduak egingo dituzte, eta horietan guztietan Txingudiko jokalariak izango dira. Euskadiko Autonomien Selekzioen txapelketa prestatzen segituko dute Zarautzen eta Aritz Arrietari deitu diote.
Gipuzkoako konbinatuak, aldiz, Plaiaundin elkartuko dira larunbat honetan, 09:30eatik aurrera. Saio bikoitza izango dute aurretik eta 13 urtez azpikoen Txingudiren ordezkaritza guztia bertan izango da: Unai Aizpurua, Giovani Ciurar, Oihan Etxebeste, Galder Eizagirre, Oier Galvez, Mick Little, Urtats Mendizabal eta Urko Prieto. 14 urtez azpikoetatik, Urtzi Arrieta, Justin Duarte, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena joango dira.
Bestalde, igandean, Gipuzkoako emakumeen selekzio gaztearen entrenamendua egingo dute Eibarko Unbe zelaian. Deialde honetara Biok Txingudik bost jokalari bidaliko ditu: Lohitzun Aia, Luma Altube, Gaxi Famoso, Maddi Garmendia eta Helene Tristan.