Bigarren zinema saioa Lumak Haizeren eskutik
'To Wong Foo, thanks for everything! Julie Newmar' proiektatuko dute Hazian, ostiral honetan. Sarrera doakoa da.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/11/to_wong_foo_1280-1200x675.jpg)
Lumak Haize Harrotasun Kritikoa taldeak bigarren zinema saioa antolatu du eta To Wong Foo, thanks for everything! Julie Newmar proiektatuko dute. Emanaldia Hazian izango da ostiral honetan, 19:30ean.
Pelikulan, Vida Boheme eta Noxeema Jackson drag queen-ek New Yorkeko erreginen lehiaketa irabazi dute eta Hollywoodera doaz lehiaketa nazionalean parte hartzera. Chi-Chiren laguntzaz, hirurak kabrioletera igo eta Hollywooderantz abiatuko dira.
Sarrera doakoa da baina edozein ekarpen eskertzen dutela adierazi du taldeak, “etorkizuneko proiektatuetarako”.