Euskararen Egunak hiru egun izango ditu Larreaundin
Kaleratu dute azaroaren 18an hasiko den egitaraua. Plazak mugatuak dira eta aurretik izena eman behar da parte hartzeko.
Iaz, Euskararen Nazioarteko Eguna kari Larreaundi-Olaberria Auzo Elkarteak hiru egunetako egitarau zabala antolatu zuen eta erantzun zabala izan zuen parte hartzeari dagokionez. Ekintza guztietara animatu zen jendea eta aurten ere hiru eguneko egitaraua ontzea erabaki dute.
Auzo elkarteak egitarauaren aurrerapen txiki bat egin du auzoko kaleetan eta adierazi dute aurretik izena eman beharra dagoela edozein ekintzatan parte hartzeko, plazak mugatuak baitira. Horretarako, txantiloi hau bete behar da.
Ekintza guztiak auzo elkartean bertan egingo dira, hilaren 18 eta 26an eta abenduaren 1ean. Egitaraua
- Azaroak 18, larunbata, 17:30ean: Maite Franko ipuin kontalaria 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat.
- Azaroak 26, igandea, 17:00etan: Auzo zinema: Yuku eta Himalaiako lorea
- Abenduak 1, ostirala, 19:30ean: Helduentzako bakarrizketa.