Saregileen ondarea, bisita gidatuan
Arma Plaza Fundazioak saregileen egiteko ezagutarazteko bisita gidatuak antolatu ditu larunbaterako. Lau bisitetako bitan jada ez da plazarik.
Hondarribiko saregileen egitekoa zein den ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Arma Plaza Fundazioak hilaren 4rako (larunbata). 2023ko Ondarearen Europako Jardunaldien barrukoa da jarduera. Lau bisita landu dituzte, baina horietako bitako plazak jada agortu egin dira. “Ezagutu saregileen mundua eta parte hartu lan, pazientzia eta trebetasun handiko protagonista bezala. Hondarribiko ondare bizia da”.
Saregileen mundurako bidaian parte hartzeko aurrez izena eman behar da Arma Plazaren webgunearen bitartez. Larunbateko jarduerarako lau hitzordu daude ezarrita, baina erne: euskarazko lehen bisitarako plazak (10:30ekoa) beteta daude, 16:00etako bisitarako eman daiteke izena bakarrik. Antzekoa gertatu da gaztelaniazko jarduerarako, bi hitzorduetatik batean (12:00etakoan) tokirik ez dagoelako libre, bai ordea arratsaldekorako (17:30).
Edonola ere, gai horri edo Arma Plazak kudeatzen dituen besteei buruzko informazioa jaso nahi bada, 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefono zenbakietara deitu besterik ez dute interesdunek.