Irungo gaztelekuetako udazkena, oparoa
Artiako eta Martindozeneako gaztelekuetan dozenaka ekitaldi egingo dituzte azaroaren zehar. Tartea, sexualitate tailerrak daude.
Azaroa oparoa izango da Irungo gaztelekuetan. Artiako eta Martindozeneako egoitzek barruko eta kanpoko jarduerak jasoko dituzte hilabete osoan zehar, 12-18 adin tarteko irundarrentzat bideratuak. Egin beharrekoen artean nabarmentzekoa da, besteak beste, Mexikoko sukaldaritzak tokia izango duela egitarauaren barruan, baita Tik-Tok erakusketa batek ere. Aldi berean, lehen sorospen ikastaroa ere landuko dute. Egitarauaren xehetasunak ikusteko joan hona.
Bestelakoan, Irungo Udalak oroitarazi du Martindozenea gaztelekuak bi gune izango dituela ikasturte honetan ere bai, adinaren araberako banaketarekin. Hala, azpiegiturako bigarren solairua 15-18 adin tartekoentzat bakarrik izango da zabalik ostiral eta larunbatetan.
Gaztelekuek antolatzen dituzten jarduera guztiak doan dira. Horietan izena emateko hara joan behar dute interesdunek, edo prest dituzten posta elektronikora edo Whatsapp zenbakira (690 70 64 71) idatzi.
Sexualitate tailerra
Gaztelekuen udazkeneko eskaintzaren artean, bat nabarmendu dute bertako arduradunek: azaroaren 14an, 17:30etik 19:30era, sexualitate tailerra egingo dute Asexora-T aholkularitza zerbitzuko kideek gidatuta. Berandu ez iristeko, nola hitz egin sexualitateaz gure seme-alabekin? galderari erantzuna emango diote. 8-11 adin tarteko haurren guraso eta hezitzaileen zuzendutakoa da tailerra, eta Palmera Monteron egingo dute. Izen emateak udalaren webgunearen bitartez egin behar dira.
Bestelakoan, gazteei bideratutako sexualitate tailerrak hil bakoitzeko azken ostiraletan egiten dituzte, 17:00etan, Maialen Dorronsororen gidaritzapean.