Ez da Txingudi Errugbiren asteburua izan
Porrotekin itzuli dira etxera Biok Txingudiko neskak eta Bera Bera-Txingudiko mutilak. 16 urtez azpikoek, berriz, entrenamendu gidatuaz gozatu dute.
Asteburu txarra izan da pasatakoa Txingudi Errugbiren taldeentzat. Aste bukaera honetan Biok Txingudik eta Bera Bera-Txingudi taldeek jokatu dute eta biak ala biak porrotaren itzuli dira etxera.
Biok Txingudik Sarako Izarra taldea izan zuen aurrez aurre eta lapurtarrek defentsa “sendo eta indartsua” erakutsi zuen partida hasieratik, plakaketa gogorrak egin baitzituen. Dena den, nabarmendu beharra dago Plaiaundiko taldea izan zela puntuak lortzen lehena Naroa de la Fuenteren eskutik.
Baina, saratarrak antolatuta zeuden defentsan eta irundarren erasoak gelditzeko gai izan ziren. Hartara, bisitariak intentsitatea jaitsi zuten eta etxekoek markagailua irauli zuten atsedenaldira 26 eta 7ko aldearekin iritsiz. Aurrera begira, aldea mantentzea lortu zuten Asier Gonzalezen neskek.
Biok Txingudiren hamabostekoan Lucia Duran, Yaiza Garcia, Maren Santa Cruz, Irati Lazkano, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Gaia Morris, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Ainara Varela, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Laida Rodriguez eta Luma Altube izan ziren eta Saioa Gartzia, Garazi Famoso, Ainara Gerriko, Maddi Garmendia eta Aitana Garridok aulkian hasi zuten partida.
Bestalde, 18 urtez azpiko Bera Bera-Txingudi taldeak Mungian jokatu zuen Uribealdearekin batera. Porrota jaso zuten beraiek ere, 19 eta 12 bukatu zuten, hain zuzen ere. Hala ere, taldeak azaldu du “hobekuntzak” ikusi zituztela gazteen jokoan.
Partida honetan Txingudiko honako jokalari hauek aritu ziren: Axier Bravo, Cristian Andrusyak, Zumai Gartzia, Koldo Segurola, Julen Etxeberria, Nicolas Cerezo eta Odin Gutierrez.
Azkenik, 16 urtetik beherako emakumeak Sarara joan ziren ere, baina entrenamendu gidatu batera eta lagunarteko partida bat jokatzera Sara-Senpere taldearekin. Txingudi Errugbik baieztatu du “asko ikasteko aukera” izan dutela liga lehiakorrean dabiltzanekin.