"Sarraskiaren kontra", plazan
Palestinako herria jasaten ari den erasoa salatzeko dozenaka irundar bildu ziren atzo arratsaldean San Juan plazan.
Gazako herriaren alde, “eta Israel bertan egiten ari den sarraskiaren kontra”, San Juan plazan elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean. Dozenaka herritar izan ziren herri deia jarraitu zutenak. Elkarretaratzeko deialdia egin zutenek adierazi zuten Gazako sarraskiaren aurrean “ezinbestekoa” dela kalera ateratzea, “Palestinako herriarekiko elkartasunez”. Hala izan zen atzokoan. Palestina aurrera lelodun pankarta izan zuten bildu zirenek erakusgai.
Jarraian, bilkuraren hainbat argazki:


