Euskal presoen aldeko afaria eta elkarretaratzea, bihar
Bihar afaria egingo dute Hazia Kultur Elkartean eta gaur da izena emateko azken eguna. Lehenago, 20:00etan, elkarretaratzea, Zabaltza plazan.
Etxeratek presoen aldeko afaria egingo du bihar, Hazia Kultur Elkartean, 21:00etan. Oraindik hiru preso politiko irundar daude espetxean (Iratxe Sorzabal, Aitor Olaizola eta Fermin Vila ‘Fermo’) eta, beraz, salbuespen politikak bukatzeko borroka ez dute gelditua.
Hartara, biharko gauaren prezioa 15 eurokoa da, horietatik 12 euro afarirako eta 3 euroko ekarpena jasoko du Etxeratek. Menua barazki pastelak, masailak, postreak eta edariak osatzen dute. Joateko Hazia ostatuan eman behar da izena gaur baino lehen, edota 602 30 32 46 zenbakira deituta.
Bihar, gainera, hileko azken ostirala da eta elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan afaldu aurretik, 20:00etan.