Denetarik Txingudi Errugbiren asteburuko markagailuetan
Emakumeen Euskal Ligan hirugarren postua irabazteko baliatu dute asteburu garaipena neskek. Gizonek, aldiz, hutsean bukatu zuten markagailuan eta bi asteburu dituzte lanean segitzeko.
Emaitza antagonikoak izan dituzte Txingudi Errugbiko taldeek. Batetik, Biok Txingudik denboraldiko lehen garaipena ospatu zuen 28-43 markagailuan ikusi zelarik; bestetik, Zaisa Txingudik 69-0 galdu zuen.
Emakumeen Euskal Ligan dabiltza Biok Txingudiko jokalariak eta Arrasate-Eibar taldea izan zuten aurrez aurre. Partida ezin berdinduagoa izan zela esan du taldeak. Asier Gonzalezek jokalariak defentsan lan oso fina egin zutela azaldu du taldeak, “plakaketa ugari eginez eta erasoan azken asteetan landutakoa praktikan jartzen”.
Biok Txingudiren denboraldiko lehen garaipena lortu zuen taldea Lucia Duran, Yaiza GArcia, Malen Santacruz, Maier Aia, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Lea Etxebarrieta, Miren Fernandez, Leire Muñoz, Enara Arruti, Ainara Varela, Onintza Burgera, Gaia Morris, Laidar Rodriguez eta Luma Altubek osatu zuten, Maddi Garmendia eta Lupe Pescadorren laguntzarekin.
Emaitza horri esker zazpigarren postuan dago Euskal Ligan 6 punturekin, Gaztedi B eta Arrasate-Eibar taldeekin berdinduta. Datorren astean Saran izango dute partida.
Zaitsa Txingudi esku hutsik bueltatu zen Lasarte-Oriatik. Zarautz B-Beltzak taldeak joko sinple bezain eraginkorra egin zuen eta bidasoarrek, aldiz, defentsa kaskarra. 15. minuturako aldea 17 puntukoa zen. “Anbizio gutxi eta zigor kolpe gehiegi erakutsi zuten Camareroren jokalariek plakaketarako orduan”.
Gainera, txartel horia jaso zuen Asier Gonzalezek eta horrek arazoak biderkatu zituela azaldu du taldeak. “Lehenengo zatiaren erdialdean beste hiru entsegu jaso zituzten (36-0).
Bigarren zatian bidasoarrak bestelako jarrera batekin zelairatu ziren, baina aurkariek akats berdinez probestu ziren. Beste txartel hori bat jaso zuten Plaiaundiko mutilek, Ekain Hiribarreneri jarritakoa eta horrek kalte egin zien. “Azkeneko minutuetan, lasartearrek markagailua borobildu zuten amaierako 69 eta 0 emaitzarako”.
Datozen bi asteburuetan atsedenaldia izango dute Iñigo Camareroren mutilek.