Mugimendu feministak bigarren deialdia egin du greba orokorraren harira
Larunbat honetan, hilak 21, elkartuko dira Irungo Palmera Montero gunean. Bigarren bilkura hau ez mistoa izango da.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak lehenengo batzar ez mistoa deitu zuen pasa den urriaren 6rako greba feminista orokorra antolatzeko Bidasoan.
Dagoeneko taldea eratu dute eta lanean segitzeko bigarren bilera ez mistoa egingo dute larunbat honetan, hilak 21, Irungo Palmera Montero gunean, 11:00etan. Deia Irunen eta Hondarribian bizi direnentzat da. Bestalde, aurrerago bilera mistoa egiteko asmoa dute.
Zaintza eredu “kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala” gainditzeko eta “zaintza eredu publiko eta komunitario berri bat” eraikitzeko aldarria da mugimendu feministak zabaldutakoa. Mugimendu honek esan du “bizitza duinen aldeko” borroka dela zaintzarena.