'Emakumeok zast!' proiektuarekin eskubaloian jokatzera
Hilabetean behin antolatzen dute emakumeak kirolera gerturatzeko konfiantza espazioaren deialdia. Urrikoa, datorren hilaren 27an izango da.
Kera eta Parean elkarteek deialdi berri bat egin dute Emakumeok zast! ekimenaren barruan eta eskubaloian jokatzeko gonbita luzatu dute. Hilabetean behin elkartzen dira eta, kasu honetan, urriaren 27an izango da Artaleku kiroldegian.
Eskubaloian jokatuko dute Txingudi Eskubaloiarekin elkarlanean eta saioa 10:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko dute. Agertzearekin nahikoa da, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.