'Ura, bizi-iturria' jardunaldiak uraren garrantziaz jabetzeko
Urriaren 23tik 26ra egingo dira jardunaldiak Oiasso Museoan. Biogipuzkoarekin elkarlanean antolatu dute eta doakoa izango da bertaratzea.
Ura, bizi-iturria izenburu pean, uraren historiari eta zientziari buruzko ziklo bat egingo dute Oiasso museoan urriaren 23tik 26ra. Museoaren eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketarako Institutuaren arteko lankidetzaren ondorioa da eta ura ardatz duen hainbat jarduera egingo dituzte.
Irungo termak berreskuratzen ari dira oraintxe eta, hargatik, Nuria Altzaga Kulturako ordezkariak dio “egokia” iruditzen zaiela zikloa inauguratzeko Irunera gerturatu izana. Bestalde, ekimen hau urteroko hitzordu izatea espero duela adierazi du.
Zikloaren helburua “herritarrek historian zehar nolako garrantzia izan duen osasun-zientziak gure gizartearen aurrerapenean eta horri buruzko eztabaidak eta gogoetak sustatze” jakitea da. Horretarako, zientzia, dibulgazioa, historia eta osasungintzaz baliatuko dira.
Azaldu dute higiene, osasun eta medikuntza neurri askok gure bizi kalitatea, banakakoarena zein kolektiboa hobetzeko aukera eman dutela. “Hiriak eratu dituzte, eta hirigintza, eraikinak eta instalazioak aldatu”.
Jarduera guztiak 19:00etan izango dira, Oiasso Museoan, edo handik irtenda, eta dohainik izango dira. Azpian, egitaraua.
- Ura, gai nagusia. Urriaren 23tik 26ra bitartean.
- Ziklo hori inauguratzeko, ura aukeratu dute gai nagusi. “Ura, bizi-iturria” izenburupean, Oiasso Museoaren esparruan, hainbat jarduera egingo dira.
- Urak historian eta osasunean izan duen zeregina. Urriaren 23an
Aizpea Goenagak eta Itziar Vergarak, bi erakundeetako zuzendariek, urak historian eta osasunean izan duen zereginari buruz hitz egingo dute. - Ura, historia eta osasuna. Urriaren 24an, 19:00etan
Adolfo Lopez de Muniainek (Biogipuzkoako Neurozientzien arloko burua) ura, historia eta osasuna elkartuko ditu hitzaldi batean. - Filma eta dokumentala erromatar azpiegiturari buruz. Urriaren 25ean
Zinema eta mahai-ingurua Cristina Ubani eta Mertxe Urteagarekin, erromatar azpiegiturei buruz. Film eta dokumental hauek proiektatuko dira: L’aigua a les termes o banys públics d’Ilturo a ca l´Arnau 7 eta Ingeniaritza erromatarra: Akudeuktuak II. - Bisita gidatua Irungo iturri enblematikoetatik. Urriaren 26an
Bisita gidatua Irungo iturri enblematikoetatik, Koldo Garciaren eskutik. Bisita horretan, urari buruzko poemak irakurriko dituzte Ana Perezek eta Aizpea Goenagak.