Trafiko aldaketak urriaren 22an
Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa egingo da igandean eta erdiguneko kale batzuetan eragina izango du.
Igande honetan Donibane Lohizune-Hondarribia korrika lasterketa egingo da eta Irun zeharkatuko du 10:15etik 12:30era. Horrenbestez, Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat honako kale hauetan: Zubimuxu biribilgunea, Hondarribia kalea, Kolon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Iparralde hiribidea.
Ezingo da zirkulatu Hondarribia kaletik. Anaka kalea erabili beharko da Kolon pasealekura joateko eta handik Aduana kalera. Gipuzkoa hiribidean, berriz, zirkulatu ahal izango da Koloneko aparkalekuraino, eta handik barrena irten ahal izango da Luis Marianoko geralekura.Renfeko geltokira joateko, Anaka kalea erabili beharko da, hirian sartzeko eta hiritik irteteko.
Bide horiek erabili behar dituzten ibilgailuen gidariek errespetatu egin beharko dituzte bidegurutzeak arautzen dituzten agenteen esanak.
Autobusentzat errei bat erabilgarri izango da Gipuzkoa hiribidearen eta Aduana kalearen artean. Taxien kasuan, Kolon pasealekuan noranzko bikoitzeko errei alternatibo bat erabiliko da Gipuzkoa hiribidearen eta Txanaleta kalearen artean zirkulatzeko, horrela arinago zirkulatuko baita lineetan ahalik eta atzeratze gutxien sortzeko. Eta, horregatik, taxiek ezingo dute zirkulatu hortik.
Xehetasun gehiago behar izatekotan, udalaren webgunera jo.