Berdintasun Planaren lehen zirriborroa bukatu du BATek
Azken hilabeteetan klubaren Berdintasun Plana osatzen ibili dira buru-belarri. Zirriborro hori klubarentzat garrantzitsua izango den urrats baten oinarria izango dela adierazi dute.
Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) klubaren Berdintasun Planaren lehen zirriborroa bukatu duela jakinarazi du. Azken hilabeteetako lana gaur aurkeztu dute Jose Maria Soto klubeko presidenteak, Ibon Muñoz klubeko kudeatzaile eta kirol zuzendariak, eta Virginia Colchon kirol psikologoak.
Lehen dokumentu hori BATentzat garrantzitsua izango den urrats baten oinarria izango dela adierazi du klubak. Plan horren helburua da tratu eta aukera berdintasuna bermatzea eta sexuak eragindako diskriminazioak deuseztatzea.
Berdintasun Plan hori Virginia Colchonek lideratu eta erredaktatu du, klubarekin etengabeko kontaktua mantenduz. Klubak zehaztu du behin betiko dokumentua laster aurkeztea espero dutela.