Aurrekontu parte hartzaileek proposamen irabazleak dituzte
Udalak prozesu orokorreko eta gazte prozesuko proposamen irabazleak argitaratu ditu. Aurten, gainera, errekorra hautsi da boto emaileen kopuruan.
Irungo Udaleko Informazioaren Gizartearen eta Herritarren Partaidetzaren arloak 2024ko aurrekontu parte hartzaileen proposamen irabazleen emaitzak argitaratu ditu, bai prozesu orokorrekoak, baita gazteen prozesuarenak ere.
Udalak adierazi du aurtengo prozesuan “errekorra hautsi” dela boto emaileen kopuruari dagokionean. Prozesu orokorrean 2.016 pertsonak eman dute botoa, eta, orotara, 8.064 boto zenbatu dira. Gazteen prozesuan, aldiz, 235 herritarrek hartu dute parte, eta 919 boto eman dira.
Hona hemen prozesu orokorreko zortzi proposamen irabazleak:
- 1. Bidegorri sarea udalerriko hainbat eremutatik zabaltzea.
- Bozkak: 907.
- Gaia: Mugikortasuna, garapen iraunkorra eta trantsizio energetikoa.
- Diru kopurua: 200.000 euro.
- 2. Zuhaitzak landatzea edo berdeguneak handitzea hirian.
- Bozak: 902.
- Gaia: Obrak eta mantentze lanak.
- Diru kopurua: 100.000 euro.
- 3. Udaltzaingoaren zerbitzuan baliabide teknologikoak gehitzea, hiriaren zaintza hobetzeko.
- Bozak: 733.
- Gaia: Udaltzaingoa.
- Diru kopurua: 270.000 euro.
- 4. Argiteria publiko tradizionalaren ordez LED motako luminariak jartzeko prozesuarekin jarraitzea.
- Bozak: 608.
- Gaia: Obrak eta mantentze lanak.
- Diru kopurua: 300.000 euro.
- 5. Urtean zehar kultura jarduera gehiago bultzatzea eta egitea Irungo auzoetan.
- Bozak: 558.
- Gaia: Kultura, aisialdia eta kirola.
- Diru kopurua: 25.000 euro.
- 6. Bidegorriak konpondu eta asfaltatzea.
- Bozak: 541.
- Gaia: Mugikortasuna, garapen iraunkorra eta trantsizio energetikoa.
- Diru kopurua: 200.000 euro.
- 7. Kultura programazioa indartzea 150.000 eurorekin.
- Bozak: 464.
- Gaia: Kultura, aisialdia eta kirola.
- Diru kopurua: 150.000 euro.
- 8. Jarduera gehiago dituzten adinekoen lokaletan programazioa zabaltzea.
- Bozak: 392.
- Gaia: Gizarte ongizatea.
- Diru kopurua: 50.000 euro.
Jarraian gazte prozesuko zortzi proposamen irabazleak:
- 1. Gazteentzako musika jaialdia.
- Bozkak: 121.
- Gaia: Kultura, aisialdia eta kirola.
- Diru kopurua: 80.000 euro.
- 2. Txarangaren eguna antolatzea.
- Bozak: 101.
- Gaia: Kultura, aisialdia eta kirola.
- Diru kopurua: 10.000 euro.
- 3. Aurrekontu handiagoa ematea San Martzial jaietan gazteentzako jarduerak antolatzen dituzten kanpoko jarduera edo taldeei.
- Bozak: 93.
- Gaia: Kultura, aisialdia eta kirola.
- Diru kopurua: 15.000 euro.
- 4. Udan gazteentzako jardueren programa indartzea: kontzertuak, dantza emanaldiak, erakusketak…
- Bozak: 88.
- Gaia: Gazteria zerbitzua.
- Diru kopurua: 45.000 euro.
- 5. Inguruko argiak hobetzea, Artiako zubitik hasi eta Palmera Monteroko zubira arte.
- Bozak: 70.
- Gaia: Obrak eta mantentze lanak.
- Diru kopurua: 25.000 euro.
- 6. Eskiatzera bidaia 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
- Bozak: 46.
- Gaia: Gazteria zerbitzua.
- Diru kopurua: 10.000 euro.
- 7. Gazteentzako lorezaintzako hastapen tailerrak.
- Bozak: 24.
- Gaia: Gazteria zerbitzua.
- Diru kopurua: 2.000 euro.
- 8. Gazteei zuzendutako kultur asteak egiten dituzten auzo elkarteentzako diru laguntza.
- Bozak: 20.
- Gaia: Herritarren parte hartzea.
- Diru kopurua: 9.000 euro.