Euskarazko kultur eskaintza Irunen
Udalak eskaintzen duen programazioaren barruan, HITZAk euskarazko eskaintzaren sailkapena egin du.
Iragarri dute zein izango den Irunen udalak urritik abendura bitarte eskainiko duen kultur eskaintza, bai Amaia Antzokian, bai liburutegian eta baita Palmera Montero gunean ere. HITZAk aukera guztien artean euskarazkoak direnak bildu ditu albiste honetan.
Dena den, agenda atalean, egutegi formatuan kontsulta daiteke zeintzuk diren proposamen horiek eta horien xehetasunak. Eta, irakurleren batek hemen jaso ez dugun euskarazko kultur ekitaldiren baten proposamena egin nahi izatekotan, agendaren atalean proposamenak bidaltzeko atala martxan dago.
- Urriak 16, emakume idazleen eguna.
- Lekua: CBA liburutegia.
- Urriak 18, Haurrentzako ipuin kontaketa. Txokolaerretik sasiraino.
- Lekua: CBA liburutegia.
- Irakurlea: Joxe Aldasoro.
- Adina: 4-7 urte.
- Urriak 19, Yogipuinak.
- Koordinatzailea: Maite Arrese.
- Adina: 5-8 urte.
- Urriak 20, Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren estreinaldia.
- Lekua: Amaia KZ.
- Ordua: 19:00etan.
- Urriak 22, Goazen 10.0 aurrestreinaldia.
- Lekua: Amaia KZ.
- Ordua: 11:00etan.
- Urriak 25, Kononi dokumentalaren emanaldia.
- Lekua: Amaia KZ.
- Ordua: 19:30ean.
- Urriak 27, El novio de España Luis Marianori buruzko antzezlana.
- Lekua: Amaia KZ
- Ordua: 20:00etan.
- Urriak 29, Arrainak bihotzean antzezlana.
- Lekua: Amaia KZ
- Ordua: 17:00etan.
- Azaroak 25, Loti ederrak familia osoarentzako antzezlana.
- Lekua: Amaia KZ
- Ordua: 17:00etan.
- Azaroak 30, Hitzaldia: Hemen gaude. Hego Amerikako Euskaldunon urratsetan
- Lekua: Amaia KZ
- Ordua: 19:30ean.