Haurtzaroko osasun ona ardatz, Haurartean tailerrak
Hiru hitzaldi dira Gazteria arloak antolatutakoak eta gaurtik aurrera eman daiteke izena, tokiak bete arte.
Haurartean tailerrak antolatu ditu beste urte batez Gazteria arloak. Haurtzaroan osasun ona izatearekin lotutako hainbat gai landuko dituzte urritik abendua bitarte, eta horietara joateko izen ematea gaur zabaldu da. Era berean, tailerren aurkezpena egin du gaur Nuria Altzaga Gazteriako ordezkariak.
Hiru tailer dira programatu dituztenak eta guztiak Palmera Montero gunean egingo dira. Izen ematea gaur zabaldu da eta toki guztiak bete arte iraungo du irekita. Kontziliazio zerbitzua ere eskainiko dela azaldu du udalak, 3 eta 8 urte bitarteko haurrak zaintzen dituztenentzat.
Horrez gain, tailerra eskaintzen arituko diren gelaz gain, beste areto bat prestatuko dute lehen eguneko hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izateko, “gurasoek beren haurrarekin hitzaldira joan ahal izan dezaten eta, irten behar badute, entzuten jarrai dezaten”.
Carlos Gonzalez pediatraren hitzaldia, podcast eta bideo podcast formatuan kaleratuko dute eta edozein gailutatik kontsultatu ahal izango da Gazteartean webgunean. Dagoeneko bertan topa daitekz Hezkuntza Digital Positiboari, Errespetuzko Hezkuntzari eta Harreman Osasungarriei buruzko aurreko Haurartean tailerretako hitzaldiak.
Haurren hazkuntzari, loari eta elikadurari buruzko mitoak.
Errespetuzko ikuspegi batetik eta seme-alaben hazkuntzari buruzko ebidentzietan oinarrituta, Carlos Gonzalez pediatrak elikadurari, haurren loari eta negarren zergatiei buruzko mito eta uste komunak aztertuko ditu. Alferrikako borrokak saihestuz, zergatik gertatzen diren ulertuta, gure seme-alabez gozatzen ikasiko dugu.
- Hizlaria: Carlos Gonzalez, aita, aitona eta pediatra
- Eguna eta ordutegia: Urriak 18, 17:30etik 19:30era
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
- Lekua: Palmera-Montero Gunean
Haurren jokabideak: helduek haurren ongizatean duten eragina
Gure historia pertsonalak, askotan, zalantzak, zailtasunak eta segurtasun gabeziak sortzen dizkigu, hazi eta hezteko jarraitu beharreko bideari dagokionez. Geure burua eta haurtzaroa ulertzea beharrezko pausoa da, haurren ongizatea sustatzeko eragile garrantzitsutzat garen aldetik.
- Hizlaria: Beatriz Cazurro, psikologoa, idazlea eta psikoterapeuta.
- Eguna eta ordutegia: Azaroak 30, 17:30etik 19:30era.
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
- Lekua: Palmera-Montero Gunean
Aruak eta mugak familian: zola ezarri asertzioz.
Familiaren esparruan arauak eta mugak eraginkortasunez ezartzeko gakoak aztertuko dira tailer horretan. Asertzioz komunikatzeko eta jarduteko prestatuko gara, eguneroko adibideak erabiliz. Egunerokoan sortzen diren errutinak, eztabaidak eta desadostasunak aztertuko ditugu, eta familiako erronka horiei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskainiko ditugu.
- Hizlaria: Leyre Cano, ekintzailea, hezitzailea eta bideratzailea.
- Hizkuntza: Euskaraz, aldibereko itzulpena egingo da gaztelaniara
- Eguna eta ordutegia: Abenduak 14, 17:30etik 19:30era.
- Lekua: Palmera Montero Gunean