Gaur eta bihar, aurrekontu parte hartzaileen aurre bozketa
Online erregistratu ziren proposamenen artean hautatu ahal izango da, eta hamar finalistak aterako dira bozketa horretatik.
Irungo Udaleko Herritarren Partaidetza eta Auzoak sailak gogorarazi du gaur eta bihar artean gauzatuko dela aurrekontu parte hartzaileen aurre bozketa. Online erregistratu ziren proposamenen artean hautatu ahal izango da, eta hamar finalistak aterako dira botaketatik.
Irailean egindako bilketan, 254 proposamen erregistratu ziren, eta zerbitzu teknikoek proposamen horiek aztertu dituzte. Baldintzak bete dituztenak dira gaur eta bihar bozkatu ahal izango direnak.
Proposamen multzo horretatik, hamar bozkatuenak aurrez aurreko saioetan definitutako seiei batuko zaizkie. Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztutako lau proposamenek hogeiko zerrenda osatuko dute ondoren.
Gazte prozesua
Gazte prozesuari dagokionean, prozesua antzekoa izango da. Online jasotako ideien azterketa bukatzen ari da, aurre bozketara pasatzeko. Orotara, hamasei finalista hautatuko dira. Gazteria Zerbitzuak eta Eskolako 2030 Agendak bina proposamen egingo dituzte, lau guztira.
Bi kasuetan, bozketak gaurko 00:00etan ireki eta biharko 00:00etan itxiko dira. Botoa emateko beharrezkoa da Irun Txartelarekin identifikatzea. Pertsona bakoitzak, gainera, bost proposamen aukeratu ahal izango ditu gehienez.