Real Union esku hutsik itzuli da Salamancatik
Unionistas Salamancak Real Unionen bolada bikaina eten zuen atzo. Irundarrek liga hasiera bikainari jarraipena eman nahi zioten Salamancan irabazita, baina punturik gabe itzuli dira (1-0).
Unionistas Salamancak Real Unionen bolada bikaina eten zuen atzo. Irundarrek osatu duten liga hasiera bikainari jarraipena eman nahi zioten Salamancan irabazita, baina esku hutsik itzuli dira (1-0). Slavyk sartutako gola nahikoa izan zen partida irabazi eta puntuak etxean uzteko. Fran Justoren mutilek gehiago merezi izan zuten, batez ere partidaren azken txanpan, baina ez zuten golik lortu. Txuri-beltzak hirugarren dira sailkapenean 12 punturekin, Ponferradinak aurrea hartu baitio. Tarragonako Nastic da lidergoan 16 punturekin.
Unionistas lehen zatiko 38. minutuan aurreratu zen. Slavyk sare barrura bidali zuen Rastrojoren erdiraketa. Irundarrak azkar erreakzionatzen saiatu ziren, eta 42. minutuan Escobar berdinketaren gola lortzear izan zen. Real Union, baina, atzetik iritsi zen atsedenaldira (1-0).
Bigarren zatian irundarrak nagusi izan ziren, eta markagailua iraultzeko asmoz zelairatu ziren. Fran Justoren mutilek aukera argiak izan zituzten, baina ez zuten golik sartzea lortu. Azken minutuetan Unionistasen area ingurura gerturatu ziren irundarrak behin eta berriz, baina Slavyren gola izan zen baleko bakarra.
Real Unionen hurrengo partida igandean izango da Galen Tarazonaren aurka, 12:00etan.