Haurtxokoetan plaza libreak daude oraindik
Gaurtik egin daitezke izen emateak eta plaza guztiak bukatu arte ez dute itxiko aukera. Bost haurtxoko daude hirian.
Gazteria arloak jakinarazi du haurtxokoetan plaza batzuk libre geratu direla eta gaurtik plazak agortu arte izena eman daitekeela. Horretarako, udalaren egoitza elektronikora jo daiteke edota HAZko autozerbitzu terminaletan ere egin daiteke.
Bost zentro ditu haurtxoko sareak: Lapitze, Katea, Txikilab (Palmera Montero), El Rancho (Etxealdea) eta Erdigunea. Aurreko ikasturteetan bezala, bost haurtxokoetako jarduna bi txandatan banatuko da: lehenengo txanda 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat izango da, eta bigarrena, 9 urtetik 11 urtera bitartekoentzat.
Antolakuntza horri eutsita, astelehen eta asteazkenetan, 4-8 urtekoak joango dira; astearte eta ostegunetan, 4-8 urtekoak; eta ostiraletan, 9-11 urtekoak.