San Migel auzoko festek gaur egingo dute eztanda
San Migel auzoko jaiak ospatuko dira gaurtik astelehena bitartean. Suziriak 18:45ean egingo du eztanda, eta auzoa lau eguneko jai giroan murgilduko da.
Gaur, irailak 29, San Migel eguna da, eta Irungo San Migel auzoa festetan murgilduko da astelehena arte. Auzoko jai batzordeak hainbat jardueraz osatutako egitaraua ondu du, gustu eta publiko guztietarako proposamenekin. Suziriak 18:45ean egingo du eztanda, eta auzotarrak lau eguneko jai giroan murgilduko dira. Hona hemen programazioa egunez egun:
Hilak 29, ostirala
17:30-18:30, Geltokiko kalean:
Bidasoko Erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira auzoko kaleetan barrena. Geldialdia egingo dute Anaka kaleko Caser egoitzan, adinekoak bisitatzeko. Alberto Angera plazan bukatuko dute ibilbidea.
18:45-20:00, Alberto Angera plazan:
- Txupinazoa, Santiagoko Deabruen eskutik.
- Dantza erakustaldia, My Dance Studio-ren eskutik.
- Gitarra eta ukeleleko Sandra akademiaren kontzertua.
- Pizza banaketa haurrentzat. Laguntzaileak: Dominos Pizza eta Onena.
19:00etan:
Aita pasiotarren parrokian, auzoko zenduen omenezko meza. Laguntzailea: Karmentxu lore-denda.
22:00-00:00, San Migel plazan:
Lee Junior, musika zuzenean, 80ko Rocka/Popa, 90eko Countrya, Elvis Presley.
Hilak 30, larunbata
09:00-10:30, Julian Sanchez parkean: San Migel auzoko XI. Petanka lehiaketa.
10:00-15:00, San Migel plazan: Bigarren eskuko eta artisautzako V. Azoka.
11:00-13:00, Alberto Angera plazan: Haurrentzako marrazki lehiaketa (12 urtera arte), Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak antolatuta.
Haur danborradaren azken entsegu orokorra.
11:00-13:00, Javier Esteban Indart kalean: San Migeleko zentro sozialean, patata tortilla eta bolo lehiaketak.
13:00-16:00: Parrillada Herrikoi Nagusia, San Migeleko jai batzordearen eskutik.
16:30ean: V. Mus txapelketa azkarra, Indartu tabernaren eskutik.
17:30-19:45, Alberto Angera plazan:
- Txuri eta Txot, bi pailazo estutasunean.
- Zirku ikuskizuna..
- Merienda auzoko haurrentzat. Laguntzailea: Ortzargi garagardotegia.
- Performancea, pintura eta musika nahasten dituen ikuskizuna, Bruno Agirreren eskutik.
20:00-21:30: Musika emanaldia Javier Esteban Indart kalean, Amanecer Ranchero taldearen eskutik.
22:30-01:30: Berbena herrikoia adin guztietako jendearentzat, DJ Albertorekin.