Bihar hasiko da Adinekoen Astea
Bihartik urriaren 8ra bitarte, jarduera sorta antolatu du Ongizate sailak. Berritasuna, urriaren 1eko dantzaldia da.
Aurten ere Adinekoen Astea antolatu du udalak eta leloa Adin guztietarako mundu baten alde izango da. Bihar hasiko dira lehen jarduerak eta urriaren 8ra bitarte luzatuko dira.
Gizarte Ongizate arloak nabarmendu nahi izan du programa honekin adinekoek hiriko eguneroko bizitzan parte har dezaten bultzatu nahi dutela. Horretarako, lan ildo bat dute martxan zeinari esker zentro eta lokal sozialak ireki dituzten gogoratu du gaurko agerraldiak presente izan den alkateak.
Irungo Udalak antolatutakoak:
- Irailaren 29tik urriaren 8ra: Behin Batean erakusketa Palmera Monteron.
- Irailaren 29an, 17:30ean: Old Talent showa Anaka-Puiana espazio sozialean.
- Urriaren 1ean, 18:00etan: Dantzaldia Zabaltza plazako kioskoan.
- Urriaren 2an, 15:45ean: Elikadura lehen eta orain tailerra San Vicente de Paul ikastetxean. Elikadura ohiturak nola aldatu diren aztertuko dute, eta elikadura osasungarria eta orekatua nola lortzen den ikasi.
- Urriaren 4an, 16:30ean: Belaunaldiarteko ginkana Iraso zentro sozialean.
- Urriaren 5ean, 17:00etan: Lipduba: Gure eskubideak dira grabatuko dute Behobiako espazio sozialean.
- Urriaren 6an, 17:00etan: Lipduba: Gure eskubideak dira grabatuko dute Palmera Monteroko espazio sozialean.
- Urriaren 7an, 17:30ean: Belaunaldiarteko espazio sortzailea Lekaeneko espazio sozialean.
Irungo Adinekoen elkarteek antolatutakoak:
- Irailaren 30ean, 17:00etan: Dantzaldia Belaskoeneko espazio sozialean. Antolatzailea: Soroxartxa elkartea.
- Irailaren 30ean, 12:00etan: Udaletxera bisita. Antolatzailea: Gure altxor elkartea.
- Urriaren 1ean: Paseoak Nagusikletan, Mendibil egoitzatik. Antolatzailea: Nagusilan elkartea.
- Urriaren 1ean, 18:00etan: Omenaldia 90 urtetik gorakoei Landetxa Auzo Elkartean. Antolatzailea: Zelaiburu elkartea.
- Urriaren 7an: Txangoa Errioxara. Antolatzailea: Gure altxor elkartea.
Urriaren 6an hausnartzeko topaketa bat egingo dute Palmera Montero gunean. Gai horretan lanean dabiltzan profesionalentzat eta erakunde publiko eta pribatuentzat izango da. Landuko duten gaia, berriz, Bizitza luze berria. Etorkizuneko agertokiak da, Eusko Jaurlaritzaren Agenda Nagusia ekimenaren barruan.