Salbuespen politiken kontra, elkarretaratzea ostiral honetan
Hilabeteko azken ostiralean egin moduan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde Zabaltza plazan elkartuko dira ere ostiral honetan, 20:00etan.
Etxerat eta Sare herritarra kolektiboek elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako euskal preso eta iheslariak etxera eraman ditzaten eskatzeko. Era berean, dispertsioa bukatu bada ere, salbuespen politiken amaiera aldarrikatuko dute. Hitzordua Zabaltza plazan izango da, 20:00etan.