Igande Sasoi, emakumeen kirola sustatzeko egitasmoa
Parean Elkarteak antolatu du topaketa. Urriaren 8an izango da, Kolon hiribidean, 10:00etatik 13:30era, eta hiriko eta eskualdeko hainbat klubek hartuko dute parte beren eskaintza erakutsi eta probatzeko.
Parean Elkarteak emakumeen kirola sustatzeko egitasmo bat antolatu du: Igande Sasoi. Topaketa hori urriaren 8an izango da, Kolon hiribidean, 10:00etatik 13:30era, eta hiriko eta eskualdeko hainbat klubek hartuko dute parte beren eskaintza erakutsi eta probatzeko. Bertaratzen diren emakumeak hainbat kiroletan trebatu ahal izango dira Igande Sasoien.
Parean-ek emakumeen presentzia kirolean gizonena baino “baxuagoa” dela egiaztatu du, “bai kopuruan baita ikusgarritasunean ere”. Hori dela eta, “egoera eraldatzeko asmoz”, Irungo kirol taldeek emakumeei zuzendutako kirol eskaintza gida batean bildu dute.