Azaroaren 30eko greba feminista orokorra antolatzeko deia Bidasoan
Zaintza eredu "kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala" gainditzea da grebaren helburuetako bat. Urriaren 6an elkartuko dira Bidasoko emakumeak* greba egunari begira, Palmera Montero gunean.
Euskal Herriko Mugimendu Feminista jada lanean dihardu azaroaren 30erako deitu duten greba feminista antolatze aldera. Hala, Bidasoko emakumeen* asanblada eratzeko deia egin dute urriaren 6rako Irungo Palmera Montero gunean, 18:30ean. Asmoa, greba egunean eskualdean zer antola daitekeen hitz egiten hastea da.
Zaintza eredu “kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala” gainditzeko eta “zaintza eredu publiko eta komunitario berri bat” eraikitzeko aldarria da mugimendu feministak zabaldutakoa. Mugimenduak esan du «bizitza duinen aldeko» borroka dela zaintzarena.
Iragan astean Hego Euskal Herriko hainbat hiriburutan mobilizazioak egin zituzten.