'Bi arnas' filma, ostiralean Landetxan
Tortura ardatz duen filma ostiralean proiektatuko da Landetxa Auzo Elkartean, 19:30ean. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.
Elatzeta Elkarteak antolatuta, tortura ardatz duen Bi arnas filma proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 29, Landetxa Auzo Elkartean, 19:30ean. Bi dira filmaren protagonistak: Maria Nieves Diaz ama, eta Iratxe Sorzabal alaba torturatua.
Sinopsia: Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.