Tokiko merkatariei laguntzeko kanpaina abiarazi du udalak
10 euroko txartelak izango dira, eta irundar guztiek izango dute deskontuez baliatzeko aukera.
Irungo udalak gertuko merkataritzaren aldeko apustua berretsi du Irun Market plataforman erostea sustatzeko asmoz. Kanpaina honek erosketak online egiteko aukera ematen du, erositakoa dendan jasota zein etxera bidalitakoa dela ere. Miguel Angel Paez: “Erosketak Irunen geratzeko udalak egiten duen ahalegina da. Deskontu hauen bidez tokiko merkataritza are erakargarriagoa egin nahi dugu irundarrek saltoki txikietan eros dezaten online plataforma erabilita”.
Irundar bakoitzak hamar euroko bost bonu eska ditzake gehienez; deialdi honetan 2.500 deskontu aktibatuko dira. Deskontu hauek abenduaren hamabostera arte erabili ahal izango dira, eta bonuak udalaren webgunearen bidez eskatu ahal izango dira -udalak jakinaraziko du noiz-. Eskaria egiten duen bakoitzari bost kode igorriko zaizkio, eta Irun Marketen plataforman erabili beharko dira; ez denda fisikoetan.