Juan Thalamas Labandibarreko azken eraikina, eraistear
55 zenbakidun eraikina eraitsitakoan udalak bidegorria eta espaloia egingo ditu tarte horretan.
EAJk adierazi du “urteetako atzerapena” izan duen eraikinaren eskuratzeari eta eraisteko negoziazioari hasiera emango zaiola: “Uste dugu unea dela jabetzarekin akordio hau itxi eta, horrela, eraikina eskuratzeko, eta Behobiako errepidean dagoen azken etxe hori erausteko”.
Gaineratu dute, bestalde, eraikin hori eraitsitakoan udalak bidegorria eta espaloia egin ahal izango dituela tarte horretan, eta irundarrei horretan “behar bezala” mugitzeko aukera ere emango diela.
“Azken Porturen eremu honen antolamendua izango denaren amaieraren hasieran gaude. Jarduera hau beharrezkoa da Bidasoa herritarrengana hurbiltzeko eta gure ibaiaren ertzaz erabat gozatzeko”, esan dute.
“Ingurunearen zaintza benetan babesten eta sustatzen duten politikak behar ditugu”, gehitu dute jeltzaleek.