CBA-k hamabost jarduera iragarri ditu ikasturte osorako
CBA-k ikasturte osoan zehar burutuko diren hamabost ekintzen berri eman du, eta horietan izena emateko azken eguna larunbata izango da.
CBA-k, Irungo Carlos Blanco Aguinaga liburutegiak, kultur agenda argitaratu du ikasturte honetarako, eta hamabost ekintzen berri eman du. 2024ko ekainera arte antolatu dituzte ekintzak, eta horietan parte hartzeko izena CBAren inprimakia betez egin behar da. Horretarako azkenengo eguna larunbata izango da.
Irungo udalaren webgunean dago tailer bakoitzaren informazio zehatza. Aitzitik, ekintzaren batean izena emateko orduan baldintza hauek bete beharko dira:
- Tailer batean baino gehiagotan izena emanez gero, lehentasuna adierazi beharko da. Gehienez hiru tailerretan eman daiteke izena.
- Beharrezkoa da CBAko edo Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko edozein liburutegitako txartela izatea.
- Plaza kopurua betetzen bada, zozketa egingo da.
- Hilaren 26an liburutegiak argitaratuko ditu tailer bakoitzean onartutako zerrendak.
- Tailerretan parte hartzeak ezarritako arau guztiak onartzea dakar.
- Irungo Udal Liburutegiak saioetatik ateratako irudiak erabili ahal izango ditu.