'Tempus Fugit' ikuskizuna egingo dute larunbatean Amaia KZn
La Mov dantza konpainiaren 'Tempus Fugit' ikuskizuna egingo dute larunbatean Amaia KZko agertokian, 19:00ean.
La Mov konpainiaren Tempus Fugit dantza ikuskizuna egingo dute larunbatean Amaia KZko agertokian, 19:00ean. Lanak oinarrian denboraren joana eta iheskortasuna ditu, eta ikuskizuneko mugimenduak “ikusgarriak, dinamikoak eta muturrekoak” direla adierazi dute antolatzaileek.
Udaberria-udazkena kultura agendako jardueren esparruan antolatu dute hitzordua, eta bertaratu nahi duenak Amaia KZren webgunean edo emanaldia baino ordubete lehenago zentroko leihatilan eskuratu ahal izango ditu sarrerak. Zortzi euro balio du honek.