Hamaika jarduera iragarri dituzte Artiak eta Martindozeneak
Bi gaztelekuek hamabi eta hemezortzi urte arteko nerabe eta gazteentzat aisialdirako ekintza berriak iragarri dituzte.
Artia eta Martindozenea gaztelekuek zein GazteARTE Konekta zerbitzuek jarduera ezberdinak iragarri dituzte irailerako hamabi eta hamazazpi urte bitarteko nerabe eta gazteentzat.
Horretaz gain, azaldu dute Martindozeneko gaztelekuak bi gune izango dituela adinaren arabera banatuta: ostiral eta larunbatero eraikinaren bigarren solairua hamabost eta hemezortzi urte arteko gazteentzat izango da gazteek “proposamen interesgarriak sortu eta garatu ditzaten”. Artiako, Martindozeneko eta hamabost eta hemezortzi urte artekoen espazioaren programak ikusgai daude esteka hauetan.
Argitaratu berri dituzten ekintzen gehiengoak doakoak izango dira, eta izena emateko hainbat modu daude: gaztelekura bertara joanda, gazteleku@irun.org postara mezu bat bidalita, edo 690 70 64 71 zenbakira WhatsAppa idatzita.
Aipatutako gaztelekuak astearte, asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik.