Topo bereziak, Realaren Championseko debutetik bueltatzeko
EuskoTrenek gaueko zerbitzua indartuko du asteazkenean, Realaren eta Interren arteko partidatik bueltatzeko.
Asteazkenekoa —hilak 20— agendan markatutako eguna da Realaren jarraitzaileentzat. Hamar urteren ondoren, Txapeldunen Ligako partida bat jokatuko dute.
Milango Interren bisita jasoko dute, 21:00etan. Ligaxkako lehenengo partida berandu samar bukatuko da, Donostia eta inguruetan garraio publikoak dituen ordutegi murritzak kontuan hartuta.
Horregatik, EuskoTrenek erabaki du partida ondorengo zerbitzuak indartuko dituela. Partida bukatu baino lehen atera eta trena hartzea gustuko duten horiek 22:33an eta 22:48an izango dituzte Topoak.
Futbola bere osotasunean maite dutenentzako, berriz, behean adierazitako ordutegian trena hartzeko aukera izango dute. Nahiko ordutegi zabala da, Topo geltokiaren atean buxadurarik ez egoteko modukoak. Bost tren aterako dira, eta Oarsoaldeko udalerrietan zein Irunen geratuko dira.
Irteera Anoetatik
- 23:10.
- 23:16.
- 23:28.
- 23:34.
- 23:40.