Gabarrari eta San Juan Dios biribilguneen arteko bidea, astebetez itxia
Hilaren 25ean itxiko dute, bi noranzkoetan, bi biribilguneen arteko errepide zatia. Alternatiben berri eman du Hondarribiko Udalak.
Hondarribiko Udalak jakinarazi du hilaren 25etik (astelehena) aurrera eta astebetez, Gabarrariko biribilgunearen eta San Juan Dios Biribilgunearen arteko errepide zatia itxita izanen dela, bio noranzkoetan. Egokitze lanak egin behar dituzte bertan.
Hori horrela, ibilgailuen gidariek honakoak hartu behar dituzte kontuan:
- Amutetik herrigunerako bidean, behin Gabarrariko biribilgunera iritsita, bertatik ezkerrera (mendebaldeko saihesbidera) edo eskuinera (Gabarrari kalera) joan ahal izango dute ibilgailuek, eta ez aurrerantz, Sabino Arana kalerantz alegia.
- Sabino Arana kaletik San Juan Dios biribilgunera iristerakoan ere aldaketak: ibilgailuek nahitaez Minasoroeta kalera egin beharko dute (biribilgune horretako lehen irteera hartu) edo hirugarrena Puntala auzora joateko. Bigarren irteera, Amuterantz doana, itxita izango da.