Aldaketak trafikoan, Mugikortasun Jasangarriaren Astea dela eta
Irungo Colon pasealekuko erdiko erreia, hainbat egunetan oinezko eta txirrindularientzat mugatuta egongo da.
Bihar hasiko da Mugikortasun Jasangarriaren Astea eta aste batez luzatuko da. Hori dela eta, Irungo Udalak herritarrei esan nahi die hainbat aldaketa izango direla Colon pasealekuko trafikoan.
Bihar, pasealekuko erdiko erreia oinezko eta txirrindularientzat bakarrik egongo da irekita, Bizikleta Festa ekimena egin ahal izateko. 16:00etatik 20:00etara egongo da itxita. Horrez gain, arratsalde osoan zehar, Zabaltza plazaren inguruan, bizikleten inguruko tailerrak egingo dituzte.
Igandean ere itxiko dute Colon pasealekuko erdiko erreia, baina 10:00etatik 19:00etara. Egun horretan, ekintza ezberdinak antolatu dituzte herritarrentzat Txirrindularitza Martxa besteak beste.
Irailak 22an, datorren ostiralean, Autorik Gabeko Mundu Eguna da, eta 10:00etatik 19:00etara bizikletak, trizikloak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak bakarrik pasatu ahalko dira Colon pasealekuko erdiko erreitik. Alboetako beste bi erraiak, ordea, garraio publikoak, taxiek, larrialdietako ibilgailuek, udal zerbitzuek eta eskola garraioak bakarrik erabili ahal izango du.
Azkenik, hilaren 24ean ere, igandero ekimenaren ohiko ordutegian, 10:00etatik 19:00etara, oinezko eta txirrindularientzat mugatuko da erdiko erreia.