Udal marrazki, pintura eta zeramika tailerretan izan ematea zabalik
Marrazki eta pintura akademiak, baita zeramika tailerrak urriaren 2an hasiko dira. Horietan izan emateko epea hilaren 22 arte zabalik dago.
Urriaren 2tik datorren urteko ekaina bukaerara arte, irundarrek marrazketa eta pintura ikastaro eta zeramika tailerrak izango dituzte eskuragai, hala, bakoitzaren sormena garatu ahal izateko. Horietan izena emateko epea gainera, zabalik da jada.
Ikastaro horiez gain, herritarrek beste jarduera batzuk egin ahal izango dituzte, horien artean, akuarela tailerra azaroan, Nerea Bermejo artistarekiko eskola magistral bat otsailean eta aire zabaleko pintura tailer bat maiatzean.
Marrazketa eta pintura tailerra gazte zein helduentzat izango da, goizez, asteazken, ostegun eta larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara. Arratsaldez, aldiz, astelehen, astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 20:30era. Haurrentzako marrazketa eta pintura tailerra 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat izango da, goizez, larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Azkenik, Udal zeramika tailerraren ikastaroak astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango dira, edo astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Ikastaro guztietan izena ematea beharrezkoa da, gaur ireki dute epea eta datorren ostiralean, 22an, itxiko dute. Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, ziurtagiri elektroniko bat erabiliz eman behar da izena, eta zalantzarik izanez gero, Udal Marrazki eta Pintura Akademiako irakasleekin harremanetan jartzeko, 695 752 994 eta 606 220 417 telefono zenbakietara deitu ahalko da, edo haien helbide elektronikora idatzi.
Gainera, Udal Marrazki eta Pintura Akademiako arduradunek jakinarazi dutenez, interesdunek matrikula sinplea (astean bi ordukoa) zein bikoitza (astean lau ordukoa) egin dezakete.