Irungo Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko ituna berritzear
Cristina Labordak iragarri du laster egingo dutela bilera formal bat Bizikidetza eta Segurtasun Plan Estrategikoaren oinarriak zehazteko.
Cristina Laborda Herritarren Segurtasuneko ordezkariak Irungo Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko ituna aipatu du gaur, eta azaldu du datozen asteetan berrituko dela ituna.
Maiatzeko hauteskundeen ondoren udalbatza berriak itunari babesa ematea garrantzizkoa dela esan du Labordak: “Egokia da duela urtebete guztion adostasunarekin onetsitako ituna berrikustea eta udalbatza berriak babestea; izan ere, Udalaren kudeaketako funtsezko gaietako bat da. Edonola ere, gaiaren garrantziari erreparatuta, etenik gabe landu dugun puntu bat da, eta batzorde iraunkorraren bileran ekintza-planarekin aurrera jarraitu dugu”.
Ordezkariak iragarri du laster egingo dutela bilera formal bat eta 2023-2027 aldirako Bizikidetza eta Segurtasun Plan Estrategikoaren oinarriak zehaztuko direla, herritarren parte-hartzearekin.