Correosen bulego berria irekiko dute Irunen
Gaur egin dute bisita Jose Antonio Santano eta Leire Diezek Correosek Irungo Esanche plazan irekiko duen bulego berrira.
Irungo alkateak, Jose Antonio Santanok eta Correoseko Produktu eta Zerbitzuen zuzendaria Leire Diezek, gaur goizean egin dute bisita Correosek astelehenean, hilaren 18an, irekiko duen bulego berrira.
Astelehen honetatik aurrera, Correos lokal horretara joango da, azken hilabeteetan egin dituen egokitzapen-lanak amaitu ondoren. Horixe izan da, historikoki, Correosen Bulego Nagusiak hirian izan duen lekua.
Bulego berriaren obrak 283.000 euroren truke esleitu ziren, eta jendeari arreta emateko gune izateko egokitu da lokala. Sei arreta-postu, idazmahaiak eta helbiderako bulegoa jarri dira. Autozerbitzuko apalak ere jarri dira bezeroentzat.
Bestalde, atarian, Citypaq zerbitzua ere jarri dute. Honen bidez, ordutegitik kanpo, erosketen paketeak 24 orduz, asteko zazpi egunetan, Internet bidez bidaltzeko edo jaso ahal izango dira.