Astelehenetik aurrera, trafiko aldaketak Ama Xantalen inguruan
Ermita kalean egiten ari diren berrurbanizatze lanek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan. Uztapide Bertsolariaren erreia itxita egongo da hilaren 18tik 21era.
Ermita kalean egiten ari diren berrurbanizatze lanen esparruan, datorren astelehenetik aurrera, hilak 18, Uztapide Bertsolariaren erreia, Santa Elenara irteera duena, itxita egongo da zirkulaziorako, bidean euri uren putzu bat egingo delako. Erreia hilaren 21era arte egongo da itxita.
Irungo Udalak adierazi du Dolores Salisetik bi norabideetarantz zirkulatu ahal izango dela, bai Ermita kalerantz, baita Santa Elena kalerantz ere. Uztapide Bertsolari kaletik baselizarantz soilik Arbesko Errotarantz biratu ahal izango da. Urdanibia plazara sartu nahi duten ibilgailuek, aldiz, Uranzu-Korrokoitz kaletik egin ahal izango dute.