Santanok ikasturtea inauguratu du Lekaenea ikastetxean
Aste honetan hiriko ikastetxeek 2023-2024 ikasturteari ekin diote, eta atzo, alkatea eta Nuria Alzaga Hezkuntza ordezkaria Lekaenean izan ziren ikasturte hasierako ekitaldian parte hartzeko.
Aste honetan hiriko ikastetxeek 2023-2024 ikasturteari ekin diote, eta atzo, Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Nuria Alzaga Hezkuntza ordezkaria Lekaenea ikastetxean izan ziren zuzendaritzako kideekin, irakasleekin eta ikasleekin ikasturte hasierako ekitaldian parte hartzeko.
Alkateak ikastetxearen lanaren garrantzia nabarmendu eta Lekaenea osatzen duten profesionalen lana eta gurasoek ikastetxeko jardunean duten protagonismoa goraipatu zuen: “Azken finean, eskola klaseak baino askoz gehiago da: komunitate bat da, urte askoan gure bizitzaren parte dena, eta esango nuke betirako dugula ondoan”.
Hiri osoan 11.000 ikasle daude eskolatuta. Eskaintzari dagokionean, honako ikasketak egin daitezke Irunen: Haur Hezkuntzako Lehen eta Bigarren Zikloak, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Helduen Hezkuntza (Bidasoaldea HHI).
Atzoko ekitaldian, Santanok jakinarazi zuen datozen ikasturte hasieretan beste ikastetxe batzuk bisitatuko dituela “ikasturtearen hasiera hezkuntza komunitatearekin batera bizitzeko”.