Real Union, aurrera Federazio Kopan
Txuri-beltzek Federazio Kopako Euskal Autonomia Erkidegoko faseko finala irabazi zuten bart Galen Derioren aurka (1-0), eta fase nazionalerako sailkatu dira.
Real Union Federazio Kopako Euskal Autonomia Erkidegoko faseko txapeldun izendatu da atzo Galen jokatu zen finalean Derio garaitu ondoren (1-0). Peru Ruizek sartu zuen partidako gol bakarra 82. minutuan, neurketa bukatzear zela. Aurrelariak ezin hobe aprobetxatu zuen Solisen pasea garaipena ziurtatu eta hurrengo fasera sailkatzeko.
Garaipen horrekin, irundarrek erkidegoko faseko garaipena errepikatu dute eta fase nazionalerako sailkatu dira. Fase nazional horretan final hamaseirenetan hasiko dira txuri-beltzak, eta orain, kanporaketa horretako aurkaria ezagutzeko zain daude. Iazko denboraldian bezala, Federazio Kopako finalerdietara sailkatzen diren lau taldeek Espainiako Kopa jokatzeko txartela lortuko dute. Horixe da, hain zuzen, Real Unionen helburua.
Irundarrak larunbatean itzuliko dira lehiara ligako laugarren jardunaldiko partida jokatzeko. Galizian jokatuko dute Arenteiroren aurka, 19:30ean.