Mugikortasun jasangarrian beste pausu bat eman du Irunek
Autobus elektriko berriak erosteko 2,1 milioi euro jartzea onartu du Udalbatzak mugikortasun jasangarria bultzatzeko asmoz.
Irungo Udalak, mugikortasun jasangarriaren bidean beste pausu bat eman du, eta 2024ko udal aurrekontuan gai horretarako 2,1 milioi euro jartzea onartu du Udalbatzak.
Atzo egindako ezohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zen kreditu aldaketa bat, 2.178.000 euroko kreditu aldaketa. Horren bidez, hiru autobus elektriko berri eta dagokien karga sistemak erosi ahal izango dituzte, hurrenez hurren, 1.996.500 euro eta 181.500 euro jarriko ditu.
Udalbatzaren aurrean azaldu zuen Miguel Angel Paezek, Ogasuneko ordezkariak, Irungo Udala “Europak Espainiako Gobernuko Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren bitartez ematen dituen laguntzak banatzeko deialdiaren epeak” betetzeko moduan egongo dela. Eta gehitu zuen, albiste “bikaina” dela, nahiz eta, baldintza jakin batzuk bete beharko dituzten, eta autobus berriak erosteko kontratua lizitatzeko deialdia laister egin behar duten.
Irungo Udalak beste pausu bat eman du bere helburua lortzeko, hau da, Irunbusek zerbitzua %100 elektrikoa izatea. Gaur egun, 1. eta 2. lineak dira elektrikoak dira, eta hiru ibilgailu elektriko berri erosteko kontratuaren helburua da 3., 4. eta 5. lineak berritzea. Horri esker, hamaika autobus elektriko izango ditu Irunbusek, eta guztiak zerbitzua egiten hasten direnean, linea guztiak izango dira elektrikoak.