Hondarribiak uda %95eko hotel-okupazioarekin agurtu du
Hondarribiako hotel-okupazioaren balantze positiboa egin dute establezimenduetako arduradunek, iazko datuak baina hobeak izan baitira.
Aurten ere Hondarribia turismorako erakargarria izan da. Uda osoan hotelak beteta izan dira, eta egunean zehar hiria eta inguruneak bisitatzera joan direnen kopuruek ere gora egin dute.
Hotel-okupazio tasak aurten hazi egin dira %95eko bataz bestekoa izan zen, iaz, ordea, %93ko okupazioak izan ziren, eta 2019an %92,5ekoa. Bisitarien gehiengoa Espainiatik etorritakoak izan dira, batez ere Madrildik, Kataluniatik eta Andaluziatik. Beste asko Frantziatik etorri dira, baita, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Ameriketako Estatu Batuetatik eta Belgikatik ere.
Villa Magalean hoteletik diote aurtengo udaren balantzea positiboa izan dela, egonaldi luzeagoak izan baitituzte turista atzerritarren presentzia handiagoa izan delako. Beste hainbat establezimenduk bat egin dute iritzi horrekin.
Gainera, Estitxu Urtizbereak, Bidasoa bizirikeko lehendakariorde eta Hondarribiko Hiri eta Lurralde Antolamenduko zinegotziak, nabarmendu du oso pozik daudela bisitariengan bertako kultura eta ondareak interesa pizten dutelako. “Turismo eredu orekatuago baten alde lanean jarraituko dugu, bertako herritarren eguneroko bizitzan eragina malgutzeko helburuz”, esan du Urtizbereak.
Turismo bulegoa
Hondarribiko turismo-bulegoetan 14.450 pertsona artatu zituen eta uda honetan, datuak iazko kopuruaren antzekoak izan dira. Bisitarien galdera edo zalantza ohikoenak kultura-jarduerekin, turismo-intereseko leku eta jarduerekin, Donejakue bidearekin, familia-turismoarekin eta naturarekin lotuta egon dira.