Irunen Gabonetarako prestaketen lehen pausua emango dute
Gabonetarako argien kableak jartzeko lanak hasiko dituzte datorren igandean, hilaren 17an. Lanak gauez egingo dituzte.
Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak aditzera eman du igande honetan, hilaren 17an,hasiko direla Gabonetako argientzako kableak jartzeko lanak. Lanak gauean zehar egingo dituzte, 22:00etatik 06:00ak bitarte.
Kable guztiak jartzeko lanak amaitzen dituztenean, urriaren 15etik aurrera, Gabonetako dekorazio guztia jarriko dute hirian.
Gainera, Bide Publikotik jakinarazi dute datozen egunetan bizilagunek gutun bat jasoko dutela instalazioen ondorioz kaltetuak izan daitezkeen atariei buruzko informazioarekin.